Txinalkan izen-ematea martxan da

Helduen antzerki eskolako irakaslea Tessa Andonegi izango da

Gaurtik (irailak 2) hilaren 13 arte, Txinalka, Oiartzungo helduen antzerki eskolan izen-ematea irekita dago. Helduen antzerki eskola 18 urtez goitikoei bideratua dago.

Izen-emate orriak udaletean; Manuel Lekuona bibliotekan; Elorsoro kiroldegian; anbulatorioan; Amazkar, Makubi eta Kastro tabernetan; eta Garmendi txokolategian egongo dira. Ordainketa eginda, udaletxean edo Elorsoro kiroldegian entregatu beharko da izen-emate orria.

Ikasturtearen prezioa 60 € izango da oiartzuarrentzako (eta 80 € Oiartzundik kanpokoentzat). Ordainketa Laboral Kutxako kontu korronte honetan egin behar da: 3035 0126 60 1260900006.

Hilaren 18an, ikasturte hasiera

Ikasturtea hilaren 18an (asteazkena) hasiko da. Astean bi orduko saioa izango da asteazkenero, 19:00etatik 21:00etara. Irakasle lanetan, azken hiru ikasturteetan bezala, Tessa Andonegi ariko da. Eskolak Karaez kaleko 4. zenbakiko lokalean izango dira.

Informazio gehiago tandonegi@gmail.com-era idatzita eskuratu daiteke.

Gehigarriak

Txinalkan izen-ematea martxan da