Karaezko herriak oparitutako eskultura jarri da Arizmendi-enean

Karezko herriak, Oiartzun eta Karaezen arteko senidetzaren 25. urteurrena dela eta, lauburua eta triskela zizelkatuak dituen harria oparitu diote Oiartzungo herriari. Patrick Gueho izan da eskulturaren egilea.

Gaur, Arizmendi-eneako lorategian kokatu da, senidetzaren urteurrenaren lekuko izan dadin. Ekitaldian parte hartu dute Jexux Leonet alkateak eta Gobernu Taldeko zinegotziek, Christian Troadec Karaezko alkateak, Gari San Jose Oiartzun-Karaez Senidetza Taldeko kideak eta Karezko senidetza batzordeko kideek.

Lartaun abesbatzak Bretainiako ereserkia kantatuz hartu ditu bertaratutako guztiak. Bukaeran, karaeztarrek Mikel Laboaren Txoria txori bretoieraz kantatuz hunkitu dituzte bildutako guztiak.

Gehigarriak

Karaezko herriak oparitutako eskultura jarri da Arizmendi-enean