Killirikupen egongo da informazio gunea
Xanistebanetan indarkeriarik gabeko gunea eta, sexu bizi eta babes gunea jarriko da Killirikupen -Donibane kale aldera-, Feminismo sailak antolatuta. Herriko emakumeentzako, eta herritar guztientzako, erreferentzia puntua izatea da helburua.
Emagin eta Bizibitxi elkarteak arduratuko dira gure horietan aholkularitza eta informazioa emateaz, txandakako egunetan. Abuztuaren 2an (18:00etatik 21:00etara) eta 6an (17:00etatik 20:00etara), Emagineko kideek Indarkeriarik Gabeko Gunean indarkeria sexistaren kontrako informazioa eta autodefentsa feministari buruzko aholkuak emango dituzte.
Abuztuaren 4an (18:00etatik 21:00etara) eta 5ean (17:00etatik 20:00etara), berriz, Bizibitxiren txanda izango da, sexualitateari eta harreman osasuntsuei buruzko informazioa eta materiala izango dute SexuBizi gunean eta Eraso Sexisten kontrako Babes Gunean ere bai.
Herritarrak mahaira hurbildu eta izan ditzaketen edozein galdera edo zalantza argitzera animatu nahi ditu Udalak, baita euren esperientziak partekatzera. Oiartzungo Udalak herritar guztientzako xanisteban gozagarriak nahi ditu, errespetuan oinarrituak. Oiartzuarren arteko harreman onak eta elkarren zaintza sustatu nahi ditu gune hauen bidez.
Erasoen kontrako protokoloa eguneratu da
Era berean, Udalak eraso sexisten kontrako protokoloa azaltzen duen eskuorria berritu du, telefono lagungarrien informazioa eguneratuz. Killirikupeko gunean eskuragarri egongo da protokoloaren eskuorria, eta tabernetan eta txosnetan ere banatuko da.
Erasoen aurrean jarraitu beharreko urratsak eta laguntza eskatzeko telefonoen berri ematen du protokoloak.
Irudi sexistarik gabeko barrakak
Oiartzungo Udalak xanistebanak parekideak izan daitezen neurriak hartzen jarraitzen du, esparru ezberdinetan. Hori dela eta, aurten lehenengo aldiz, barraketan irudi sexistak saihesteko protokoloa martxan jarriko du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika