Uztaileko ohiko udalbatzarra, asteartean

20 puntuko gai-zerrenda landuko da

Datorren asteartean (hilak 30), uztaileko ohiko udalbatzarra izango da. Saioa 19:00etan hasiko da eta 20 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek.

Hauxe:

1) Aurreko akten onarpena.

2) Mendiburu kalea 14ean zerbitzu anitzeko ekipamendua eraikitzeko proiektuaren onarpena.

3) Mendiburu kalea 14ean zerbitzu anitzeko ekipamendua eraikitzeko urte anitzeko gastua eta sarrerak eta konpromiso-kredituak.

4) Oiartzungo Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuko, 1. fasea: eraispen proiektuaren- eta 3. fasea: oinarrizko eta gauzatze proiektuaren-lanak, prozedura ireki bidez, kontratatzeko espedientearen onarpena eta hasiera ematea.

5) Oiartzungo udalerriko Urkabe Baita eremuan zuzkidura bizitokiak eta alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena onartzea.

6) Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena: mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.

7) Oiartzungo udal mugapean bidaiarien hiri-garraio zerbitzuaren kontratazioa -Xorrola autobusaren kontratatzeko espedientea: esleipen proposamena.

8) Oiartzungo udalerrian bidaiarien hiri garraio zerbitzu publikoaren kudeaketaren kontratua -Xorrola autobusa-. Kontratuari atxikitutako ondasunak eta gainerako elementuen itzulketa: kontratuaren amaiera eta itzulketaren baldintzen erabakia.

9) Kirol taldeentzako ohiko funtzionamendu gastuak estaltzeko dirulaguntzen deialdiari dakogion laguntzak emateko erabakia.

10) Eskola kirola burutzen duten taldeei dirulaguntzak.

11) Harri Beltza Hiesaren aurkako elkartearekin lankidetza-hitzarmena.

12) Altzibarko Kultur Elkartea: Udal jabetzako lokala lau urtez uzteko eta auzoko jaiak antolatzeko elkarlana bideratzeko Udala eta Altzibarko Kultur Elkartearen arteko hitzarmena onartzea.

13) Iturriozko Jai Batzordea: Udal jabetzako lokala 4 urtez uzteko eta auzoko jaiak antolatzeko elkarlana bideratzeko Udala eta Iturriozko Jai Batzordearen arteko hitzarmena onartzea.

14) Oarsoaldea SAri 2019ko dirulaguntzak, 1. hiruhilekoaren ordainketa.

15) Kreditu aldaketarako 03/2019 espedientea, kreditu gehigarriaren bitartez, onartzea.

16) Kreditu aldaketarako 04/2019 espedientea, kreditu gaikuntzaren bitartez, berri ematea.

17) Ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean berriak sortzea edo diru-kopuruak itzultzea.

18) 2019ko bigarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren berri ematea.

19) Beste organoen jarraipena.

20) Eskari-galderak.