Oiartzun 2019 urtekaria salgai egongo da ostiraletik aurrera

Sei auzotan, 12 puntutan erosi ahal izango da

Oiartzun 2019 urtekaria hilaren 26tik (ostirala) aurrera egongo da salgai ohiko salmenta-puntuetan, 4 €an. Sei auzotan banatutako 12 puntutan eskuratu ahal izango da urtekaria.

Aurtengo elkarrizketa nagusia Dolores Unsain Iturriozko Anatxuri baserriko alabari egin zaio. Oiartzungo seme-alaben atala Xixili Pikabea sasi-maistra izandakoak, Eneko Gil eta Katerin Artola dantzariek, Osasun Pastoraleko bolondresek, Ane Asensio atletak eta Ion Zabaleku Zapo-k osatzen dute, besteak beste.

Horrez gain, historiaren atalak pisu garrantzitsua du: Oiartzun-Karaez senidetzaren 25. urteurrena, Intsumisio Egunaren 25. urteurrena, Olentzeroren laguntzaileen 25. urteurrena, Gurutze Berri jatetxearen 50. urteurrena, Oiartzun Irratiaren 20. urteurrena, Julia Irazu Ergoiengo maistraren bizimodua...

Kultura, kirola, hezkuntza... arloetako eragileek ere euren berri emateko tartea izan dute.

Xanistebanetako zapiak ere salduko dira Urratsen eta Garmendi txokolategian, 5 €ren truke.

SALMENTA PUNTUAK:

Altzibar: Berezi janaridenda.

Arragua: Pikoketa estankoa.

Elizalde: Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa.

Iturriotz: Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janaridenda.

Gurutze: Galdos taberna.

Ugaldetxo: Intxixu jatetxea eta Mamut komertzial guneko paper-denda.

Gehigarriak

Oiartzun 2019 urtekaria salgai egongo da ostiraletik aurrera