Oroimenaren Astea aurkeztu dute Udalak eta Kattin Txikik

1936an errepresaliatutako zinegotziei aitortza egingo zaie

Gaur, altxamendu frankistaren 83. urteurrena betetzen den egun honetan, Kattin Txikik eta Udalak (EH Bilduk eta EAJk) elkarrekin aurkeztu dute Oroimenaren Astea izango dena.

1936ko uztailaren 27an hartu zuten matxino frankistek Oiartzun, Beorlegi eta Ortiz de Zarate koroneke gidatutako tropak Ergoiendik sartuta. Egun horretan, oiartzuarrek legitimoki aukeratutako udalbatzarra desegin zuten frankistek eta zortzi zinegotzi abertzale atxilotu: Feliziano Belderrain Agirre (alkatea); Leontzio Aranburu Agirre; Manuel Irigoien Mitxelena; Segundo Berrondo Retegi; Jeronimo Ugaldebere Labandibar; Esteban Goienetxe Arozena; Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal.

Guztiek pairatu zuten frankisten errepresioa: ondasunen bahiketak, erbesteratzeak, kartzelaldiak, trabajadoreen baitaloiak... Aranburu eta Mitxelena fusilatu eta desagerrarazi egin zituzten, baita Berrondoren 18 urteko semea ere, baserrira bila joandakoan aita ez zutelako topatu.

Zortzi hautetsi abertzale horiei oroimen eta aitortza ekitaldi xume eta intimoa egingo zaie uztailaren 27an.

Lur azpitik lur azalera erakusketa (hilaren 20tik 28ra); 1936ko altxamendua genero ikuspegitik hitzaldia, Lourdes Herrasti antropologiaren eskutik eta Aiako Harria Gaztelumendi irakasleak sortu duen Oroimenaren harra unitate didaktikoaren aurkezpenak (hilaren 22an, 19:00etan) osatuko dute Oroimenaren Astea.

Gehigarriak

Oroimenaren Astea aurkeztu dute Udalak eta Kattin Txikik