Arditurri Eguna uztailaren 14an izango da

Goizeko egitaraua osatu da

Uztailaren 14an, igandea, 8. Arditurri Eguna ospatuko da Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako Harria Natura Parkean, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxeak antolatuta. Programa interesgarria osatu da aurten ere egun berezi bat eskaintzeko, meategiak eta Aiako Harria Natura Parkeko inguru hau ezagutzera emateko.

10:30etik 14:00etara meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: oinarrizko bisita 2 € eta meategia sakonean bisita 3 €an. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da sarrerak egunean bertan hartu beharko dira, meategira sartzeko plaza mugatuak baitaude.

Ordutegi berean talo tailerra egingo da Abaraxka ludotekako kideen eskutik. Bertaratzen diren guztiek beraien kabuz taloa prestatu ondoren, gazte edo txokolatearekin jateko aukera izango dute.

10:30etik 13:30era Suhar arkeologia taldearen eskutik historiaurreko bizimodua esperimentatzeko aukera izango da. Arkeologia esperimentala gertutik ikusi eta ikasteko aukera izango da, teknika ezberdinak probatuz. Sua egurraren bidez egiteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta saharrizko tresneriaren lanketa nolakoak ziren irakatsiko dute. Jarduera hau doakoa izango da.

11:00etan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Zentro horretan arrazoi desberdinak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lastarren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea. Leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiak, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera izan dezaten (jarduera honen baieztepana uztailaren 14a baino egun batzuk lehenago emango da, izan ere hegaztien egoeraren mende dago, soilik guztiz sendaturik daudenean askatu daitezke eta).

12:00etan Mineralen bila irteera gidatuko dute Luberri Geologia Museoko kideek. Ibilaldi labur bat eginez Arditurri meagunean ustiatu ziren mineralen inguruko informazioa eskuratzea gain, mineral hauek nola bereizi eta topatu erakutsiko dute.

10:30etik 14:00etara edari zerbitzua izango da. 

Informazioa osatzeko:

943 49 50 69/688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Gehigarriak

Arditurri Eguna uztailaren 14an izango da