Hilaren 8tik 19ra eman behar da izena
Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenek hilaren 8tik 19ra (biak barne) eman ahal izango dute izena udaletxeko harreran.
Hesien zaintzan lan egiteko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakiitea (euskararen ezagutzaren inguruko egiaztagiririk ez dutenei uztailaren 24an egingo zaie ahozko froga).
Izena eman dutenen artean, zozketa bidez erabakiko da nortzuk ariko diren hesien zaintzan lanean. Zozketa publikoa uztailaren 23an, 15:00etan, izango da, udaletxeko areto nagusian.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika