Uztailean eta abuztuan, asteazkenero Arditurrira Tren Berdea

Egun bakoitzean hiru irteera egingo ditu trenak

Uztailean eta abuztuan, asteazkenero Tren Berdea izango da Doneztebe plazatik Arditurriko meategira. Egun horietan hiru joan-etorri egingo ditu Tren Berdeak (10:00etan, 11:15ean eta 16:00etan).

Trenez Arditurrira iritsita, meategiak bisitatzeko aukera izango dute bisitariek. Trena eta bisita batera hartu daitezke prezio hauetan: 3 € (4 urte arteko haurrak), 10 € (5-65 urte) eta 8 € (65 urtez gotikoek eta taldeek). 

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko 943 49 45 21 telefonora deitu behar da.

Tren Berdearen egunak:

Uztaila: 3, 10, 17, 24 eta 31.

Abuztua: 7, 14, 21 eta 28.

Gehigarriak

Uztailean eta abuztuan, asteazkenero Arditurrira Tren Berdea