Larunbatean osatuko da 2019/2023 legegintzaldiko udalbatzarra

17 zinegotziek kargua hartu eta alkatea izendatuko da

Datorren larunbatean, hilak 15, 2019/2023 legegintzaldiari hasiera emango zaio, maiatzaren 26ko hauteskundeetan oiartzuarrek aukeratutako zinegotzien kargu-hartzearekin eta alkatearen izendapenarekin. Ekitaldia publikoa izango da, 12:00etan udaletxeko areto nagusian.

17 lagunek hartuko dute euren zinegotzi kargua: EH Bilduko 12k eta EAJko bostek.

Legegintzaldi berri honetan Oiartzungo udalbatzarra lau zinegotzi gehiagok osatuko dute: 13 zinegotzitik 17ra jauzia eman dugu, herriaren populazio hazkundea dela eta.

Hauexek dira kargua hartuko duten 17 zinegotziak:

- Jexux Leonet Elizegi (EH Bildu).

- Eneritz Arbelaitz Sarasti (EH Bildu).

- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu).

- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu).

- Jon del Olmo Larrañaga (EH Bildu).

- Iosune Cousillas Aramendi (EH Bildu).

- Josu Delgado Rozas (EH  Bildu).

- Olga Leibar Mendarte (EH Bildu).

- Enekoitz Markos Azpiroz (EH Bildu).

- Haizea Saez de Eguilaz Perez (EH Bildu).

- Goratz Gezala Etxeberria (EH Bildu).

- Arrosa Lizaso Azpiroz (EH Bildu).

- Rafael Bergaretxe Urdanpilleta (EAJ).

- Iñaki Arbelaitz Mitxelena (EAJ).

- Maitane Larruskain Agirre (EAJ).

- Yon Goikoetxea Labaka (EAJ).

- Janire Mitxelena Lekuona (EAJ).