Ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa, datorren ostegunean

2018/2019 ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa izango da datorren ostegunean, ekainak 6. Lur Kortak 2 eta 3 urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak (Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan).

Saioa ahalik eta gozagarriena izan dadin, orduan iristeko eskatzen da. Behin atea itxita, ezingo da sartu gelara. Ipuin kontaketa honetan, haur bakoitzarekin heldu batek barruan egoteko aukera izango du.

Gehigarriak

Ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa, datorren ostegunean