Sai arreengana hurbiltzeko aukera, Arditurrin

Izena eman behar da ekainaren 2ko behaketarako

Sai arreak bistatzeko saioa egingo da ekainaren 2an, igandea, Arditurrin.

Hegaztiak behatu aurretik, haien bizimodu eta ohiturei buruzko azalpenak emango zaizkie tailerreko parte-hartzaileei: 10:00etan euskaraz eta 10:30ean, gazteleraz. Ondoren, Aiako Harrian bizi den hegazti sarraskijale hau ikusteko aukera izango da, teleskopioarekin.

Aurreko saioaren arrakasta ikusirik -23 lagunek parte hartu zuten-, sai arreak behatzeko saioa bigarrenez antolatzea erabaki da.

Tokia mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkomendizmendi.net-era idatzi  behar da. Pertsonako prezioa 5 € da.

Gehigarriak

Sai arreengana hurbiltzeko aukera, Arditurrin