Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea bihar irekiko da

12-18 urte arteko gazteei zuzendutako eskaintza da

Gazteen Antzerki Eskolan (12-18 urte arteko gazteak) izen-ematea bihar hasiko da (maiatzak 24). Ekainaren 15a izango da izena emateko azkeneko eguna Elizalde Institutuan, Haurtzaro Ikastolan edo Elorsoro kiroldegian.

Izena emateko fitxa entregatu beharko dute gaztetxoek. Horrekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko dute (kontu korronte zenbakia, Euskadiko Kutxako ES05 3035 0126 60 1260900006). Ikasle oiartzuarrentzako matrikula 60 € izango da eta kanpokoentzat, 80 €.

Lau ordutegiren artean aukera

Astean ordu eta erdiko eskola izango da gazteek jasoko dutena. Izena emateko orduan, lau ordutegiren artean gustukoena aukeratu beharko dute: asteartetan (15:00etan eta edo 19:00etan), asteazkenetan (15:00etan) edo ostiraletan (15:00etan).

Eskolak Karaez kaleko 4. zenbakiko lokalean izango dira. Ikasturte hasierako aurkezpena irailaren 24an, 19:00etan, izango da han bertan. 

Informazio gehiago kultura@oiartzun.eus edo 943 49 10 34 telefonora deituta jasoko dute interesatuek.

Ekainean, antzerki emanaldiak

Ekainean, aurtengo ikasturtean Gazteen Antzerki Eskolan aritu diren taldeen emanaldiak izango dira. Hauexek:

- Ekainak 6, osteguna: 8. portala (udaletxeko areto nagusia, 19:00).

- Ekainak 7, ostirala: Lagunen kuadrila eta Egun arraro bat (udaletxeko areto nagusia, 18:00)

- Ekainak 13, osteguna: Txiribuelta kabareta (udaletxeko areto nagusia, 19:00).

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea bihar irekiko da