Urmendi Festa ospatuko da hilaren 26an

10:30ean hasiko da festa Maria Garaiar plazan

Urmendi Festa ospatuko du hilaren 26an (igandea) Urmendi Haur Eskolak. 10:30ean hasiko da festa Urmendin. Aurten ere, irakasle eta gurasoek elkarlanean antolatu dute Urmendiren egun handia.

Besteak beste, antzerkia prestatu dute, gainerakoei aurkezteko. Horrez gain, Maria Garaiar plaza txoko ezberdinetan banatuko dute, haurren gozagarri: talogileen txokoa; goxo denda; aurpegi margoketa; photocall-a; fruta eta edari txokoa, eta artelan txokoa.

Musikaz girotutako hamaiketakoa ere eskainiko diote hurbiltzen diren familiei.

0-3 hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztiak batuko dituen eguna izango da.

Gehigarriak

Urmendi Festa ospatuko da hilaren 26an