Maiatzeko ohiko udalbatzarra, asteartean

17 puntuko gai-zerrenda landuko da

Datorren asteartean, maiatzak 21, maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan.

17 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagozkien akten onarpena.

2) Kontu Orokorraren onarpena.

3) Hiri Hondakinak kudeatzeko Plan Orokorrari auzi errekurtsoa tartekatzea.

4) Zarata eta Dardaretatik Babesteko udal ordenantzaren hasierako onarpena.

5) Oiartzun udalerrian bidaiarien hiri garraio zerbitzu publikoaren -Xorrola autobusa- kudeaketa kontratuari atxikitutako ondasunak eta gainerako elementuen itzulketa prozedurari hasiera ematea.

6) Oiartzungo Udala eta Gazte Izanak elkartearen arteko hitzarmenaren onarpena.

7) Oiartzungo Udala eta Katin Ttiki elkartearen arteko hitzarmenaren onarpena.

8) Arragua auzoan euskal kulturgintza eta auzoko jaiak sustatzeko eta udal lokala uzteko Udalaren eta Aldeguna Elkartearen arteko hitzarmena onartzea eta festak antolatzeko diru-laguntza onartzea.

9) Ergoien auzoan euskal kulturgintza eta auzoko jaiak sustatzeko eta udal lokala uzteko Udalaren eta Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkartearen arteko hitzarmena onartzea eta festak antolatzeko diru-laguntza ordaintzea.

10) Oirtzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko lankidetza hitzarmenak agindutako 2019-2020 ikasturteko lehen ordainketa egitea.

11) Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzeko oinarri bereziak eta deialdiak onartzea.

12) Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoetan garraio zerbitzu publikoa emateko Udala eta Oiartzungo Taxisten Elkartearen arteko itunaren luzapena.

13) Elorrondo kalea 14 helbidean igogailua jarri ondoren, espazio publikoaren behin betiko okupazioari dagokion tasa zehazteko proposamena.

14) 2019ko 2. kreditu aldaketaren onarpena.

15) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

16) Beste organoen jardueraren jarraipena.

17) Eskari-galderak.