Herriko museoak bisitatzeko eskaintza berezia larunbatean

Maiatzaren 18a Museoan Nazioarteko Eguna da

Datorren larunbatean, maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, Oiartzungo museo batzuk ezagutzeko eskaintza berezia izango da.

Soinuenea-Herri Musikan Txokoan (Ergoien) sarrera dohainik izango da egun horretan. Arditurriko meategia, berriz, prezio berezian bisitatu ahal izango da.

Luberri Ikasgune Geologikoa itxita dago mantenu lanengatik. Hilaren 21ean irekiko ditu berriz ateak.

Gehigarriak

Herriko museoak bisitatzeko eskaintza berezia larunbatean