Ipuin kontaketa, 4 urtez goitiko haurrentzat

Pello Añorgaren eskutik

Datorren astelehenean, hilak 13, 4 urtez goitiko haurrentzako ipuin kontaketa izango da, Pello Añorga kontalariaren eskutik.

Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan izango da kontaketa, 17:00etan. Ordutegia errespetatzeko eskatzen da gurasoei eta behin saioa hasi ondoren ezingo dela sartu gogora ekarri.