Belar bolen plastikoaren bilketa egingo da datorren astean

Hilaren 14an eta 15ean atera beharko dira hondakinak

Belar bolak biltzen dituen silo plastikoaren bilketa berezia egingo da datorren ostegunean, hilak 16, herriko bost puntutan: Ergoienen, Arbelaitz bideko sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran eta Ugaldetxon, Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.

Baserritarrek hilaren 14an eta 15ean (datorren astearte eta asteazkenean) eraman beharko dituzte hondakinak aipatutako puntu horietara.

Bilketa bere honekin, silo plastikoaren hondakinak egoki kudeatzea lortzen du Udalak. 

Gehigarriak

Belar bolen plastikoaren bilketa egingo da datorren astean