Oiartzungo gaztetxoek egiten duten IKT-en erabileraren datuak aurkeztuko dira

Saioa gurasoei zuzenduta dago

Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle eta gurasoekin IKT-en erabilerari buruz egin den azkeneko ikerketaren emaitzen berri emango da datorren asteazkenean, hilak 8, Manuel Lekuona bibliotekan (17:30).

Arkaitz Lareki EHUko irakasle eta ikerketaren zuzendariak emango ditu beharrezko azalpenak. Saioa irekia da, nahiz eta batez ere gurasoei zuzenduta dagoen.

Ikerketa honek LH 5. mailako eta DBHko ikasleek IKT-ak nola erabiltzen dituzten aztertu du, baita gurasoek erabilera horren inguruan dituzten irupenak jaso.

Gehigarriak

Oiartzungo gaztetxoek egiten duten IKT-en erabileraren datuak aurkeztuko dira