Kirol arloko diru-laguntzen ordenantza onartu da

202ko herriko jai egun ofizial abenduaren 26a izango da

Apirileko ohiko udalbatzarrean herriko eragileekin hitzarmenak onartu ziren asteartean: El Watan elkartearekin (Shaarako errefuxiatu guneetarako 13.000 €ko laguntza), Ibargain Musika Eskolarekin (ikasle oiartzuarrentzako bekak) eta Euskaraz Kooperatibarekin (Intxixu AEK euskaltegiaren oiartzuarrentzako bekak).

Kirol elkarteen funtzionamendurako diru-laguntzen ordenantza ere onartu zen, ahobatez. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatzen den biharamunetik egin ahal izango dira eskaerak.

2020ean ere abuztuaren 3a izango da herriko jai egun ofiziala

Xorrola Mugi txartelean sartu ahal izateko, Gipuzkoako Garraio Agintaritza Partzuergoan sartzea erabaki zuen otsaileko udalbatzarrean Oiartzungo Udalak eta Eneritz Arbelaitz alkateordea izendatu zuen bertan ordezkari. Partzuergoko estatutuek hala eskatuta, azkeneko udalbatzarrean Arbelaitzen ordezkoa Jexux Leonet alkatea izatea onartu zen ahobatez.

Xorrolarekin lotuta, zerbitzuzaren esleipen prozedura bukatu artean (martxan dago), Cuadrabus enpresarekin luzapen-kontratua egitea adostu zen, ahobatez.

Hiri-hondakinen bilketarako bi ibilgailu berri erostea ere onartu zen (EAJ abstenitu egin zen). 408.672 € inbertitutako da hondatuta dauden ibilgailuak berritzen.

2020ko jai egun ofiziala ere izendatu zen: abuztuaren 3a, astelehena, izango da.

Apirileko protokolo gastua 110 € izan da, lore eta eskelatan.

Atez ateko bilketa, EAJren jo-puntuan

Eskari-galderen atalean Rafael Bergaretxe EAJko zinegotziak hondakinen atez ateko bilketa sistema birplanteatzeko eskatu zion EH Bilduri eta gaiaren inguruan "jarrera itxia" edukitzea egotzi.

Jexux Leonet alkateak gaiak "hauteskunde atarian kutsu elektoralista" duela aipatu zuen eta gogorarazi "lau urtean EAJk ez duela proposamen bakar bat egin gaiaren inguruan". Era berean, Leonetek Oiartzungo bilketa sistemak dituen datu onak (bilketa kopuruan eta bildutakoaren kalitatean) azpimarratu zituen, "hori oiartzuar guztiek lortzen dute, ez EH Bilduk". Ongi egiten dena ongi egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen Gobernu Taldeak; "oiartzuarrek ez dute beste erremediorik", erantsi zuen Bergaretxek.

Jeltzaleari ez zitzaion gustatu hauteskunde giroaren aipamena. "Nik ere nahiago nuke erraustegia ez balitz behar eta hemendik 20 urte barru itxiko balitz", esan zuen EAJko zinegotziak.

Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak ere erantzun zion EAJko ordezkariari: "Oiartzun konprometitua dago hondakinen gaiarekin eta ingurumenarekin; edozein hobekuntza-proposamenetara irekiak gaude, baina ez dugu atzerapausorik emango Oiartzunen ongi funtzionatzen duen gai batean"