Ekainaren 30a izango da azkeneko eguna
Hondakinen tasa ordaintzeko epea hasiko da ostegunean (maiatzak 2). Ekainaren 30a arte egono da ordainketa egiteko aukera. Betebehar ekonomikoak helbideratuak dituzten herritarrei maiatzaren 30ean egingo zaie dagokien kopuruaren kobraketa.
Etxeko hondakin organikoarekin autokonposta edo auzokonposta egiten duten herritarrek %20ko hobaria izango dute tasa honetan. Bide batez, gogora ekarri nahi dugu autokonposta edo auzokonposta egin nahi duten herritarrek Atez ateko Informazio Bulegoarekin jar daitezkeela harremanetan: 943 49 03 77.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika