Empalabramiento tailerra jarriko da martxan, alfabetatze premiak dituzten emakumeentzat

Maiatzaren 8an hasiko dira saioak

Udaleko Feminismo sailak Empalabramiento tailerra jarriko du martxan, alfabetatze premiak dituzten emakumeei idatzeko eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza errazteko. Nerea del Campo izango da irakaslea, tailerraren sortzailea. 

Maiatzaren 8an hasiko dira saioak eta ekainaren 19an bukatu. Asteazkenero, bi orduko saioak izango dira udaletxean (14:30etik 16:30era). Tailerra dohainik izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharrik.

Gehigarriak

Empalabramiento tailerra jarriko da martxan, alfabetatze premiak dituzten emakumeentzat