Gure Zirkuak Oiartzunen hasiko du denboraldi berria

Sei egunetan 11 emanaldi eskainiko dituzte

Gure zirkuak bigarren denboraldia Oiartzunen hasiko du. Iker Galartzak zuzendutako taldeak euskaraz ere zirkoa egin daitekeela frogatu zuen iaz eta orain, Udalaren laguntzarekin, berriz jendea harrituta uzteko prest daude.

Sei egunetan 11 emanaldi egingo ditu zirkoak Oiartzunen. Ormazabal-eneako aparkalekuan (Elizalde auzoko Elorrondo kalean) jarriko da karpa -beraz, bi astez ezingo da bertan aparkatu-.

Sarrerak astelehenetik, hilak 15, salgai egongo dira Interneten, 12 €ren truke. Hilaren 29tik aurrera, berriz, zirkuko txarteldegian ere izango da sarrerak erosteko aukera.

SAIOAK ETA ORDUTEGIAK:

Maiatzak 3, ostirala: 18:00etan eta 20:30ean.

Maiatzak 4, larunbata: 17:00etan eta 19:30ean.

Maiatzak 5, igandea: 17:00etan eta 19:30ean.

Maiatzak 10, ostirala: 18:00etan eta 20:30ean.

Maiatzak 11, larunbata: 17:00etan eta 19:30ean.

Maiatzak 12, igandea: 12:00etan.

 

Gehigarriak

Gure Zirkuak Oiartzunen hasiko du denboraldi berria