Ondarea biltzeko egitasmoaren egoera azaltzeko bilera izango da

Eragile eta norbanakoekin partekatuko dira azken urratsak

Ondarearen egitasmoaren berri emateko, eragile eta norbanakoekin bilduko da Udala datorren ostegunean, hilak 11 (18:00etan udaletxean).

Azkeneko bileratik orain arte eman diren urratsak eta aurrerapausoak azaltzea izango da bileraren helburuetako bat: datu basearen egoera azaldu; Iñaki Arbelaitzen ondarearen bideratzea nola gauzatzen ari den azaldu; udal biltegian jasota dauden ondareak nola bideratu egoki zainduta egon daitezen; www.oiartzun.eus webgunean Udalaren argitalpenak biltzeko asmoaren berri eman...

Bestetik, eragile eta norbanakoek izan ditzaketen zalantzak argitu eta haien proposamenak biltzeko ere izango da bilera.

Gehigarriak

Ondarea biltzeko egitasmoaren egoera azaltzeko bilera izango da