Udaleku irekietan izen-ematea astelehenean irekiko da

Hezitzaileek ere epe horretan aurkeztu beharko dute curriculuma

HH 1. mailatik (2015ean jaiotakoak) LH 6. maila arteko haur oiartzuarrentzako (edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenenentzako) udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era izango dira aurten.

Izen-ematea datorren astelehenetik (apirilak 1) 12ra izango da, Mendiburu 5eko bulegoan. Zerbitzua 08:30-11:·30 eta 14:30-18:30ak arte egongo da irekita (apirilaren 12an goizez bakarrik).

Aurten, lehenengoz, on-line ere izena emateko aukera izango da gazteoiartzun.net-en bidez. Bi kasuetan, gizarte segurantzaren kopia eta udalekuen matrikularen ordainagiria aurkeztu beharko dira.

Hamabostaldika izena emateko aukera

Ohi bezala, bi hamabostalditan banatuko dira udaleku irekiak, eta bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera eskainiko da. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra izango da eta bigarrena, uztailaren 15etik 30era.

Hamabostaldi baten prezioa 37 € izango da haur bakoitzeko (autobus zerbitzuarekin, 50 €). Hilabete osoko prezioa, berriz, 73 € izango da haur bakoitzeko (autobus zerbitzuarekin, 100 €).

Familia bereko hiru haur matrikulatzen badira, berriz, %25eko deskontua izango da tarifetan: 28 € haur bakoitzeko hamabostaldi bakarrerako (38 € autobusarekin) eta 55,50 € hilabete osoa (76 € autobusarekin).

Hezitzaileak behar dira

Udaleku irekietan hezitzaile izan nahi dutenek ere apirilaren 1etik 12ra bidali beharko dituzte curriculumak nemakurri@gmail.com helbidera. EGA, aisialdiko begirale titulua eta hezkidetzan formakuntza baloratuko dira.

Edozein zalantza argitzeko udalekuak.oiartzun@gmail.com edo 645 005 496 telefonora deitu dezakete bai gurasoek eta baita hezitzaile izan nahi dutenek.

Gehigarriak

Udaleku irekietan izen-ematea astelehenean irekiko da