Iaz 79 oiartzuar jaio ziren
2018an jaiotako 79 haur oiartzuarrei ongietorria emateko, hilaren 31n (igandea) atsolorra izango da. Udalak eta gurasoek elkarlanean prestatu dute oiartzuar ttikienen harrera.
Josune Cousillas Kultura zinegotziaren harrera izango da, eta Aritz Oiartzabal Kapeo aitaren eskutik, txalapartaz sinatuko da herriaren eta haurren arteko lotura irudikatzen duen hitzarmen sinbolikoa. Honen ondoren, Joxe Leon Kazabonek eta Ane Badiolak Amaren bularra, Amatxo eta Maitatasunez abestuko dituzte eta Jon Martin bertsolariak ere kantatuko du. Bukaeran, oiartzuarren arbola osatuko da eta haur bakoitzari zapia jarriko zaio.
Atsolorra haurren jaiotza ospatzeko euskal ohitura zaharra da. Oiartzunen, duela bost urte berreskuratu genuen, eguneratua. Atsolorraren bidez herriak, kolektibo gisa, bere gain hartzen du oiartzuar jaioberriak hezteko ardura, euskaran eta euskal kulturan.
Ostiralean, dokumentala
Atsolorraren aurreko ostiralean (hilak 29) Ruben Rosas egilearen Atsolorra dokumentala ikusteko aukera izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan.
Dokumentalak 21 minutu inguruko iraupena du. Egilea bertan egongo da eta bukatutakoan harekin tertulian aritzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
ONGI ETORRI!
Aiala; Uxue; Bidatz; Maren; Ziara; Mikel; Jara; Luca; Adei; Asier; Ekhi; Libe; Allys Isaene; Haitz; Laia; Alaia; Simone; Paula; Alain; Iara; Daria Ehinomhen; Egoa; Markel; Ekain; Ekhi; Ekai; Ara; Ekaitz; Xuhar; Kattalin; Amel; Oxel; Irati; Favio Sebastian; Unai; Lide; Guillermo; Maiane; Aratz; Nayeli; Mara; Ibai; Ganix; Udane; Anje; Naier; Elian; Izaro; Lian; Nikolas; Hegoa Namur; Nahia; Amir; Eki; Nira; Alia; Luar; Maya; Naroa; Jare; Adei; Nile; Yasmin; Amets; Sara; Ethan; Carlos; Kiara; Izar; Eñaut; Dei; Oier; Adur; Renad; Aiur; Ekain; Kepa; Dalu eta Hegoa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika