2018an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpena Urmendi Haur Eskolan

Hilaren 21ean izango da bilera

Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera izango da datorren ostegunean, hilak 21 (Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian, 17:00). Oraingo honetan, aurkezpen bilera 2018an jaiotako haurren (ertainak) gurasoei zuzenduta egongo da.

Aurkezpen bilera honetan Urmendiko funtzionamendua eta hezkuntza eredua aurkeztu, instalazioak erakutsi eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argituko dira.

Urmendi Haur Eskolako 2019/2020 ikasturteko matrikulazioa maiatzaren 3a arte dago irekita, 0-3 zikloko edozein etapatarako.

INFORMAZIO GEHIAGO eta HARREMANETARAKO:

urmendi@ouip.ikastola.eus
Tel: 943 26 00 86

Gehigarriak

2018an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpena Urmendi Haur Eskolan