Pello Añorgaren ipuin-kontaketa izango da ostiralean

2 eta 3 urteko haurrentzat

Datorren ostiralean, hilak 15, Pello Añorga kontalariaren ipuin-kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan.

Saio hau bi eta hiru urteko haurrei zuzendua egongo da. Hori dela eta, haur bakoitzarekin heldu batek saioan egoteko aukera izango du.

Saiora garaiz heltzeko eskatzen zaie guraso eta haurrei, behin saioa hasita ezin izango baita aretora sartu. Era berean, kontaketa prestatuta dagoen aadin-tartea errespetatzeko ere eskatzen da.

Gehigarriak

Pello Añorgaren ipuin-kontaketa izango da ostiralean