Urtarrileko ohiko udalbatzarra, asteazkenean

17 puntuko gai zerrenda landuko da

Datorren asteazkenean 2019ko lehenengo udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da urtarrileko ohiko udalbatzarra eta hau izango da zinegotziek landuko duten gai-zerrenda:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Naturkon elkartearen mozioa, Oiartzungo udalerriko pinu sailei eta ingurumenaren eta osasun publikoaren babesari buruzkoa, EH Bildu taldeak aurkeztutakoa.

3) Zinegotzi eta udal talde politikoen ordainsarien aldaketaren onarpena.

4) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren arteko informazioa lagatzeko hitzarmenaren barruan E1 eranskinaren onarpena.

5) Hondakinen bilketa arloan Oiartzun eta Errenteriako udalen arteko hitzarmenean datu pertsonalen tratamenduari buruzko klausula eranstea.

6) Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Etxebideko etxebizitza babestuen eskatzaileen erregistrora sarbidea izan dezaten Eusko Jaurlaritza, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenean aldaketen onarpena.

7) Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketa eta etxeko hondakinen bilketa- eta garraio-zerbitzu kontratuaren 2. luzapenaren onarpena.

8) Soinuenea Fundazioari 2019 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena, ordainketa-epeen onarpena eta lehen zatiaren ordainketa.

9) Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioari 201 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena, ordainketa-epeen onarpena eta lehen zatiaren ordainketa.

10) Oiartzungo udalerrian kantagintza sustatzeko Oiartzungo Udalaren eta Lartaun Abesbatzaren arteko hitzarmenaren onarpena.

11) Haurtzaro Ikastolarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, 2019ko diru-laguntzen onarpena.

12) Udal Ikastola Partzuergoari ekarpenaren onarpena.

13) Isasti etxadiko plazako lurra altxa eta berritzeko obra udal onurakoa izendatzea.

14) Kultur etxeko jarduera prebentiboaren plangintzari buruzko 2018. urteko Txostenaren aurkezpena eta onarpena.

15) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

16) Beste organoen jardueraren jarraipena.

17) Eskari-galderak.