Kultura arloko diru-laguntzen araudia onartu da
Urteko azkeneko udalbatzarra izan zen atzo. Gai guztiak ahobatez onartu ziren.
Oiartzungo Udalaren Euskara Erabileraren Plana onartu zen 2018-2022 urteetarako. Udalak UEMAko teknikarien laguntzarekin diseinatu du euskararen normalkuntzan lanean jartzeko plana. Proposamenak gauzatzeko tresna eta baliabideak jartzeko konpromisoa ere hartu du Udalak.
2019an Kultura arloan ekitaldiak antolatzen dituzten eragile eta norbanakoei diru-laguntzak banatzeko Kultura sailak erabiliko duen irizpideen araudia onartu zen. 43.350 € bideratuko dira kultur ekintzetara.
Udal ondasunen inbentarioaren eguneraketa onartu; Oarsoaldea SAri egin beharreko 77.048 € ordainketa onartu eta gai zerrendaz kanpo, Gipuzkoako Aldundiarekin hitzarmena onartu zen, Udalaren jabetza baten besterentzea kudeatu dezan Aldundiak.
Abenduko protokolo gastuak 219,54 € izan da lore, eskela eta luntxetan.
Eskari-galderen atalean, EAJko Rafael Bergaretxek "herriko taldeek erabiltzen dituzten udal lokalen zerrenda eguneratua" ote zegoen galdetu zuen, eta euren taldeak "zerrenda hori eskuratu nahi lukeela" adierazi, "iaz helarazi zeniguten bezala".
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika