Errenterian igandean izan zen eraso matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak

Gaur Errenterian mugimendu feministak antolatu duen elkarretaratzean parte hartzera animatu nahi ditugu oiartzuarrak

Joan den igandean Errenterian eraso matxista bat gertatu zela jakin dugu. Gure eskualdean ezagutu dugun azken eraso matxista hau gaitztesi nahi dugu eta argi adierazi Oiartzunen bezala gure inguruan zeo tolerantzia izango dugula erasotzaile matxistekin.

Eraso hau salatzeko Oreretako Mugimendu Feministak gaur (abenduak 5) Erasorik ez erantzunik gabe goiburuarekin elkarretaratzea egingo du Niessen merkatalgunean, 19:30ean. Errenteriako Udalak egin duen modu berean, Oiartzungo Udalak ere bat egin du mugimendu feministaren deialdiarekin eta oiartzuarrak Errenterian izango den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen ditugu. Erasoaren biktima izan den emakumeari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

Bide batez, Oiartzunen indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei jakinarazi nahi diegu Oiartzungo Udalak bere esku dauden baliabideak dituela haien esku. Genero indarkeria egoeran bizi diren emakumeak Gizarte-Ongizate zerbitzuarekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi ditugu.

Gehigarriak

Errenterian igandean izan zen eraso matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak