Abenduaren 6an, Arditurrira trenez

Meategiak ikusteko eskaintza berezia izango da

Datorren ostegunean, abenduak 6, Arditurriko trena martxan jarriko da berriz. Txu-txu trena eta Arditurriko meategia bisitatzeko aukera berezia izango da, prezio berezian.

Pagoaldetik (Ergoien) hiru aldiz abiatuko da goizean zehar txu-txu trena Arditurrira: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Trena eta oinarrizko bisita 5 € ordaindu beharko dute helduen eta 3 € bost urtez beheitiko haurreak; trena eta sakoneko bisita, berriz, 7 €. Itzulerako trenak 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango dira.

Aldez aurretik erreserba egitea komeni da arditurri@mendizmendi.net helbidera idatzita edo 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deituta.

Gehigarriak

Abenduaren 6an, Arditurrira trenez