Oiartzunen 17 emakumek eskatu dute laguntza genero indarkeriarengatik azken bi urteetan

aurten 9 kasu berri identifkatu ditu Udalak

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izaten da. Indarkeria matxistak gaur eta hemen mila aurpegi ditu. Horien artean nabarmenetako genero indarkeria kasuak dira. Euskal Herrian, 2018an, bederatzi emakume hil ditu indarkeria matxistak. 2003tik, 98 emakume eta 11 ume hil dituzte (Berriako datuak).

Oiartzun ez da genero indarkeriarik gabeko eremu isolatua. Oiartzungo Udalaren zerbitzuek azken bi urteetan 17 laguntza eskaera jaso dituzte (aurten bakarrik, 9 kasu berri identifikatu dira). Gaur egun, udal zerbitzuek bederatzi kasu artatzen dituzte. Genero indarkeria pairatzen duten emakume askok seme-alabak dituzte: bederatzi haur oiartzuar daude egoera horretan.

Egoera honi aurre egiteko ezinbestekoa da gizarte ereduan eragitea. Bitartean, Udala genero indarkeria pairatzen duten emakumeekin zuzenean lan egiten duten udal langileen formakuntzan eragiten ari da -udaltzain eta gizarte zerbitzuetako langileak. 

Gehigarriak

Oiartzunen 17 emakumek eskatu dute laguntza genero indarkeriarengatik azken bi urteetan