Asteazkenean, azaroko ohiko udalbatzarra

19 puntu landuko dira

Asteazkenean, hilak 28, azaroko ohiko udalbatzarra izango da. 19 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena, urriaren 31ean egindakoari dagokiona.

2) EH Bilduk aurkeztutako adierazpena, 2018ko Euskararen Nazioarteko Egunerako.

3) Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunari buruz EH Bildu udaltaldeak aurkeztutako mozioa.

4) 2017ko indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira Oiartzungo Feministen Asanbladaren mozioa, EH Bildu udaltaldeak aurkeztutakoa.

5) 2019 ekitaldiko aurrekontuaren behin-behineko onarpena.

6) 2019-2021 diru-laguntzen Plan Estrategikoaren onarpena.

7) 2019 urteko familiei laguntza eskaerak bideratzeko oinarrien onarpena.

8) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onarpena, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan.

9) Oiartzun eta Errenteria udalen arteko lankidetza-hitzarmen onarpena, hondakinen bilketarako kudeaketa-mandatua formalizatzeko.

10) Oiartzungo Udalaren zerbitzura diarduten langileen ordainkizunen 2018. urterako igoera.

11) 2018rako Lan Postuen Zerrendaren aldaketaren onarpena.

12) 2019. urterako Udaleko Osasun Jardueren Plangintza Txostenaren aurkezpen eta onaspena.

13) Ibarburuene udal eraikineko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2018. urteko txostenaren aurkezpena eta onespena.

14) Zineazpiegiturak Oiartzun SLk aurkezturiko Lintzirin Gaina poligonoko C partzelaren Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.

15) Oiartzungo Bake Epaile titularraren izendapen proposamena.

16) Hainbat isun kobragaitzak eta beraien kargu dauden zorrak kobraezinak aitortzea.

17) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

18) Beste organoen jardueraren jarraipena.

19) Eskari-galderak.