'Paeta zarrak erantzun' mahai-jolasa eskuratu daiteke

Urratsen eta on-line daude salgai

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Paeta Zarrak erantzun, Oiartzun eta oiartzuerari buruzko mahai-jolasa berriz salgai jarri dute.

20 €an dago Urratsen salgai eta on-line ere eskatu daiteke (www.oiartzuarrenbaitan.eus). Txerri Eguneko artisau azokan (abenduak 15) ere salgai egongo da, Ttur-Tturren postuan.

Abenduaren 1ean, mahai-jolasaren lehiaketa egingo da udaletxeko areto nagusian (18:00etan): Abaraxka ludotekak, Kuadrillategik eta Oihartzuk Guk-ek talde bana osatukod ute. Hala ere, egunean bertan parte hartzeko aukera izango da, aldez aurretik izena eman gabe.

Gehigarriak

'Paeta zarrak erantzun' mahai-jolasa eskuratu daiteke