Datorrean astean hasiko da Irakurketa Taldea berriz biltzen

Esteban Agirre itzultzailea izango dute gonbidatu

Irakurketa Taldeak gaur zortzi, hilak 16, hasiko du 2018/2019 ikasturtea. Lehenengo saioan Esteban Agirre itzultzailea izango dute gonbidatu gisa, hark euskaratutako Joaquín Gallegos Lara idazle ekuadortarraren Guaraguo eta beste istorio batzuk narrazio-liburua izango baitute hizpide.

Hilean behin elkartzen da Irakurketa Taldea, Manuel Lekuona bibliotekan (20:00etan). Urtean zehar, saio berezi batzuk egiten dituzte idazle gonbidatuekin eta baita liburu-ezkutua ere abenduan. 

Taldean parte hartu nahi duenak, Manuel Lekuona bibliotekako harreran eskatu dezake informazioa.

2018/2019 ikasturteko irakurgaiak:

Urriak 16: Guaraguo eta beste istorio batzuk (Joaquín Gallegos Lara).

Azaroak 20: Egunsentiaren esku izoztuak (Xabier Lete).

Abenduak 18: Azken patriarka (Najat El Hachmi).

Urtarrilak 15: Harrian mezua (Alberto Ladron Arana).

Otsailak 19: Asylum (Javier de Isusi).

Martxoak 12: Laura esaten zioten (Leire Ibarguren).

Apirilak 9: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez).

Maiatzak 21: Lorea Gernika, andrazko bat (Koldo Izagirre).

Ekainak 25: Fotogramak (Goiatz Labandibar).

 

 

Gehigarriak

Datorrean astean hasiko da Irakurketa Taldea berriz biltzen