Jarri kaskoa eta murgildu Arditurriko meategian!

Euskal Herrian zoko ezezagun asko ditugu eta horietako bat da Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.

Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik ateratzen den tren berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez). Hona hemen ordutegia:

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00-14:00.

Urriak 12, ostirala

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere, urriaren 12an, ostirala, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

Trena Pagoaldea poligonotik (Ergoien) abiatuko da Arditurrira, bidean Aiako Harria Natura Parkean murgilduz. Aukeratzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue:

Pagoaldetik Arditurrira: 10:00-10:20. Meategiko bisitak: 10:30-11:15 (Sakoneko bisita). 10:45-11:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 11:30-11:50.

Pagoaldetik Arditurrira: 11:00-11:20. Meategiko bisitak: 11:30-12:15 (Sakoneko bisita). 11:45-12:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 12:30-12:50.

Pagoaldetik Arditurrira: 12:00-12:20. Meategiko bisitak: 12:30-13:15 (Sakoneko bisita). 12:45-13:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 13:30-13:50.

Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko:

943 49 50 69/688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.parketxesarea.org

Gehigarriak

Jarri kaskoa eta murgildu Arditurriko meategian!