Gaizki botatako hondakinak agertu dira Urkabe bidean

Oiartzunen etxez etxeko zerbitzua eta garbigunea eskaintzen dira hondakin bereziak ongi sailkatzeko

Urkabe mendira igotzeko bidean hondakinak agertu dira botata eta Udalak egonezina adierazi nahi du horrelako jokabideen aurrean. 

Altzariak, koltxoiak, etxeko tresna handiak... botatzeko bi aukera daude Oiartzunen: hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan etxez etxe biltzen dira -aldez aurretik atez ateko bulegoko doako telefonora deituta: 900 49 11 11- edo Talaiako Garbigunera eraman daitezke (astelehenetik ostiralera: 09:30-13:00/16:00-18:50; larunbaetan, 09:30-13:30/15:30-17:50 eta igandetan, 10:00-13:50).

Hondakinak behar bezala ez dutenek sailkatzen eta ateratzen isuna jaso dezaketela gogora ekarri nahi du Udalak.

Gehigarriak

Gaizki botatako hondakinak agertu dira Urkabe bidean