Udako euskara ikastaroengatik laguntza eskatzeko epea ireki da

Hilaren 19a arte egin daitezke eskaerak

Udan euskara ikastaroak egin dituzten oiartzuarrek gaurtik hilaren 19a arte Udalaren diru-laguntza eskaerak egin ditzakete, euskara ikasteko helduentzako beka sistemari esker.

Oiartzuar guztiek izango dute ikastaroen erdia diruz lagunduta. Zenbait kasutan, %70 arte ere lagunduko du Udalak.

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa udaletxeko harreran aurkeztu behar dira (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era).