Abaraxka ludotekan ate irekiak eta izen-ematea gaurtik hasita

Familia eremua eta LHko haurrentzako zerbitzua eskainiko da

Abaraxka ludotekan ikasturtea hastera doa. Gaurtik (urriak 1) hilaren 12a arte ate irekiak izango dira, familia oiartzuarrek txokoa eta eskaintzen dena ezagutu dezaten.

Astelehenetan 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familientzako irekiko ditu ateak Arabxkak. Asteartetik ostiralera, berriz, Lehen Hezkuntzako zikloan dauden haurren txanda izango da. Ordutegia 16:30etik 17:30era izango da egunero.

Familia eremuari zein ludoteka zerbitzuari buruzko informazio guztia egun hauetan jaso ahal izango da bertan. Izen-ematea ere egun hauetan egin beharko dute ludotekako erabiltzaile izan nahi dutenek. Ludoteka zerbitzua dohainik eskaintzen du Udalak.

Gehigarriak

Abaraxka ludotekan ate irekiak eta izen-ematea gaurtik hasita