Jarduera ekonomikoen zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da astelehenean

Azaroaren 10a izango da ordaintzeko epe-muga, bi kasuetan

Datorren astelehenetik (urriak 1) aurrera, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epeak irekiko dira.

Bi kasuetan, azaroaren 10a izango da ordainketak egiteko epe-muga. Udalarekiko betebehar ekonomikoen ordainketa helbideratua duten herritarrei urriaren 29an kobratuko zaizkie dagozkien kopuruak.