Iraileko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean

10 puntuko gai-zerrenda landuko da

Iraileko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean, hilak 26, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

10 puntuko gai-zerrenda landuko da. Hau:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) 2019 urteko Udal Zerga Ordenantzaren aldaketen hasierako onarpena.

3) Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren arautegiaren behin-behineko onarpena.

4) Udalak ematen dituen diru-laguntzak arautzeko udal Ordenantzaren behin-behineko onarpena.

5) Ugaldetxo auzoko UGA1 eremuan, Oiartzun ibaiaren gainean pasabidea eraikitzeko egitasmoa gauzatzeko zoruaren aurretiazko okupazio-aktaren zuzenketa.

6) Udal kirol instalazioen prezioak kudeatzeko irizpideen onarpena.

7) Aurreko urteetako hainbat eskubide ekonomiko baliogabetzea.

8) Beste ekitaldietako ordainagariak baliogabeatzea.

9) Beste organoen jardueraren jarraipena.

10) Eskari-galderak.