Txinalkan izen-ematea ireki da hilaren 14a arte

Ikasturteko prezioa 60 € izango da oiartzuarrentzat

Txinalka, helduen antzerki taldean izena ematkeo epea irekita dago hilaren 14a (ostirala) arte. Ikasturteko prezioa 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da udaletxeko harreran edo Elorsoro kiroldegiko sarreran. Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar da: 3035 0126 60 1260900006.

Eskolak Tessa Andonegik gidatuko ditu. Bi orduko saioa izango da asteazkenero, 19;00etatik 21:00etara, Karaez 4ko lokalean.

Izen-emate orriak toki hauetan eskuratu daitezke: udaletxea; Manuel Lekuona biblioteka; Elorsoro kiroldegia; Amazkar, Kastro eta Potte tabernak; Garmendi txokolategia eta anbulatorioan.