Elizalde auzoan aparkaleku publiko berri bat sortuko da

Ormazabal-enea eremuan 87 ibilgailurentzako tokia prestatuko da

Elizalde auzoarentzako aparkaleku berria izango dena prestatzeko lanak hasi dira gaur. Beheko Plaza inguruan, Ormazabal-eneako zelaian 87 aparkaleku atontzeko lanak hasi dira. 

175.350 €ko aurrekontua dute lanek eta sei astean aparkalekua prest egongo dela aurreikusi da.

Lan hauek bukatzean, Iparralde etorbidean Legarreatik Gurutze aldera errepidearen ezker aldean ezingo da aparkatu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da errepide hori eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko baimena lortzeko Aldundiak Udalari jarritako baldintza izan zen.

Gehigarriak

Elizalde auzoan aparkaleku publiko berri bat sortuko da