Irekita dago Kuadrillategin izena emateko epea

Irekita dago Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatezko eta lagun mordoa egiteko aukera bikaina da.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa. Oiartzunen, DBH 1 eta DBH 2ko gazteek eman ahal izango dute izena, irailaren 28a arte.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egunpasak, asteburupasak...

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen-emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz. Saioak urriaren 5ean hasiko dira.

Gehigarriak

Irekita dago Kuadrillategin izena emateko epea