AISA, herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak

Zabalik dago izena emateko epea

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan. Oiartzungo kasuan, munduko geinareko herrietatik etorri berri diren eta Oiartzunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Euskarazko lehen hurbilpena egin  nahi da ekimen honekin eta modu honetan, euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Urriaren 1ean hasi eta urtarrilaren 31n bukatuko da eta astero lau ordu emango dira. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera egongo da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak Intxixu AEK euskaltegian emango dira, baina lekua aldatzeko aukera egongo da, ikasleek hala nahi badute.

Izen-ematea

Izena emateko aukera izango da hilaren 21a arte (egun hori barne). Horretarako nork bere herriko udal Euskara Zerbitzura deitu edo joan beharko du:

Oiartzungo Euskara Zerbitzua. 943 49 38 42. Fermiñene etxea, Aialde, 2.

Matrikularen prezioa 5 eurokoa izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu dezakete ikasleek. Gainera, ikasturte bukaeran aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.

Gehigarriak

AISA, herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak