Oiartzungo Udalak bat egin du Uharteko erailketa salatzeko deialdiarekin

Emakume bat erail du senarrak Uharten. Gertakari larri hori dela eta, Oiartzungo Udalak, eskualdeko udalekin batera, Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, abuztuak 30, osteguna, egindako deialdiarekin bat egin du: Errenterian, 19:30ean Niessen merkataritza gunean.

Gertakari hori dela eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak bat egin du Uharteko erailketa salatzeko deialdiarekin