Mugarri eta 'Oiartzun' urtekaria, bihartik salgai

Bi agerkarien aurkezpen publikoa abuztuaren 1ean izango da

Bihartik aurrera Oiartzun 2018 urtekaria eta Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarriren 25. zenbakia salgai egongo dira, 4 eta 12 €an.

Aurtengo Mugarri Antton Kazabon, Anton Mendizabal, Joxemari Mitxelena eta Joxan Unsainek ondu dute.

Toki hauetan egongo dira salgai: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Galdos taberna (Gurutze); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz); eta, Mamut merkatal-guneko liburu-denda eta Intxixu taberna (Ugaldetxo). 

Bi argitalpenen aurkezpen ofiziala abuztuaren 1eko kultur ekitaldian izango da. 

Gehigarriak

Mugarri eta 'Oiartzun' urtekaria, bihartik salgai