Tramite elektronikoak egiteko B@kQ identifikazioa egin daiteke udaletxean

Oiartzungo Udala bulego elektronikoa izango dena prestatzen ari da

Oiartzungo Udalak tramite administratiboak on-line egiteko aukera martxan jarri du www.oiartzun.eus-en bidez. Horretarako, herritarrek B@kQualifikatua (B@kQ) identifikazio elektronikorako pasahitza beharko dute.

Herritarrei erraztasunak emateko, udaletxean bertan langile bat egongo da identifikazio elektronikoaren altak egiten. B@kQ-a pertsonala da eta norberak eskatu behar du bere identifikazioa. Horretarako, NAN-a, e-mail kontu bat eta telefono mugikor zenbaki bat eman behar dira. KZgunean eta anbulatorioan ere badago B@kQ-a lortzeko aukera.

B@kQ-ak Oiartzungo Udalarekin egin beharreko tramiteak elektronikoki egiteko aukera emango dio herritarrari eta etokrizunean, baita udaletxean dituen espediente guztiak etxetik ikustekoa ere. Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza edota Eusko Jaurlaritzarekin lotutako edozein administrazioarekin harreman elektronikoa izateko balio du identifikazio elektroniko honek.

Oiartzungo Udala bulego elektronikoa eskaintzeko prestatzen ari da, legearen eskakizunetara egokitzeko. Hori dela eta, besteak beste, harrera egokitzeko lanak egin dira. Urriaren 2tik aurrera, Udalarekin egin beharreko tramite guztiak on-line egiteko aukera izango da. Egun horretatik aurrera, pertsona juridikoak eta kolegiatutako profesionalak behartuak egongo dira identifikazio hau izatera. Herritarren kasuan, hautazkoa izango da.

Gehigarriak

Tramite elektronikoak egiteko B@kQ identifikazioa egin daiteke udaletxean