Madalensoro azpiko aparkalekuak alokairura atera ditu Udalak

Irailaren 20a izango da plaza eskatzeko azkeneko eguna

Madalensoro frontoi azpiko udal aparkaleku itxiko plazak errentamenduan jarri dira. Oiartzuarrek edo herrian lan egiten dutenek izango dute plaza izateko eskubidea.

46 plaza daude, horietako bi ezintasuna duten pertsonak garraitzen dituzten ibilgailuentzat. Errentamendua 10 urterako izango da eta hilean 46,78 ko alokairua ordainduko da.

Eskaerak udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus-en elektronikoki egin daitezke gaurtik irailaren 20a arte (14:00ak arte). Oinarriak www.oiartzun.eus-eko Kontratatzailean Profilean daude publikatuta.

Gehigarriak

Madalensoro azpiko aparkalekuak alokairura atera ditu Udalak